Euskal Herriko gainontzeko euskara elkarteen antzera gure helburu nagusia euskararen normalizazioa da.

Bidea luzea da Elorrion ere. Ez gaude bakarrik, Udaleko Euskara Kontseilua, aek, asti taldeak, EHE, eskolak, Ikastola... ditugu bidelagun, bakoitza bere esparrutik ekinez.

Hainbat ekitaldi eta ekimen antolatu ditugu gure herrian. Kultur elkarte eta eragile anitzekin egin dugu lan euskararen inguruan inplikazioa lortzeko asmoz eta pixkanaka euskarak lekua hartuz joan dadin. Bide beretik jarraituko dugu datozen urteotan ere, euskal kultura lantzen, tradizioa berreskuratuz edo ezagutzera emanez eta adierazpide berriak plazaratuz.

Kultura ez da gure lanaren xede bakarra. Hitzarmengintzan gabiltza buru-belarri momentuotan. Barriketan euskara elkarteak Udaleko Euskera Kontseiluan hitzarmengintza ekimena aurkeztu zuenetik urte bete igaro da eta martxan dihardu ihadanik "Geurien Euskara Hitzarmena". Alde batetik, elkarteetan eta beste aldetik komertzio eta ostalaritzan euskara sustatzeko hitzarmenak jarri dira martxan.

Udaleko Euskera Kontseilua da normalizazio bidean herriak duen tresna eraginkorrena eta Barriketan da eragile nagusienetarikoa. Udalak guzti hau elikatzeko diru laguntzak ematen dituen arren, ez da nahikoa, ez gara kexu eta gure independentzi ekonomikoa ziurtatuko duen bestelako diru iturriak behar ditugu, bazkideen kuotak, txosna, talo txosna eta publizitatea esaterako.
ekitaldi eta ekimenak
  • Kontzertuak
  • Rock kantu letra
  • Lehiaketak
  • Ikastaroak:
    -Argazkigintza
    -Sukaldaritza
    -Ardo dastaketak...
  • Tailerrak:
    -Literatura
    -Soziolinguistika
    -Gurasoentzako ipuin tailerrak...
  • Laburmetrai emanaldiak
  • Herri kirolak
  • Bertso afariak
  • Umeentzako antzerkiak
  • Berbaldiak
  • Poesia emanaldiak
  • Erromeriak
  • San Juan jaien antolaketa...

©barriketan
 

alojamiento web gratis
Otros servicios ofrecidos por HispaVista:
Ofertas de Trabajo y Busco pareja
Consigue una página web gratis o un
hosting con Galeón