Mendilibar euskaraz eta Izko presidentearen "ezinegona"
2011-02-17
Asteartean, Jose Luis Mendilibar Osasuna futbol taldeko entrenatzaile berriaren aurkezpenean, azken bost galderak euskaraz egin zizkion Berriako kazetariak. "Lehen galderatik sumatu zen Patxi Izko presidentearen ezinegona", irakurri dugu Berrian: "'Bazeneukan gogoa euskaldun bat etortzeko, ezta?', esan zion Izkok kazetariari lehen galderaren ostean, graziarik gabeko txantxa eginez".
|
berria.info; Mendilibar aurkezpenean
Berria egunkariaren kazetariak, Jose Luis Mendilibarren aurkezpenean, azken 5 galderak geure hizkuntzan egin zizkion. Bitartean, Izkoren besoa ikusten da moteltzeko asmoz lehenengoa ostean, eta bigarren galdera ostean, ezinegonak agindua lehertu zuen pachi izkok.
Hala ere, Berria egunkariaren kazetariak galderekin segitu zuen, eta beste 3 galdera gehiago egin zizkion. Aupa hi! Euskara erabil eta defenda dezagun, bai Osasunan, bai Euskal Herria osoan.
|
deabrvaktaldea@hotmail.com
|
|