Pagina nueva 1

Erliebe Unitateak                                                              Landaretza                                                       Ibaiak


ERLIEBE UNITATEAK


Euskal Herriak, batez ere hiru erliebe unitate garrantzitsutan zatitzen da: Pirinioak, Euskal Herriko Mendikateak eta Ebroko Sakonunea. 

  • Pirinioak

        Euskal Herriko Pirinioak ekialdeko muturrean daude Hiru Errege Mahian (2428 metro) hasi eta, mendebalderantzat, Larruneraino (900 metro) hedatzen delarik. Pirinioak ere beste hiru taldetan zatitzen ditugu:

-Ardatzeko pirinioak: Bortziriak, Larrun, Urtzumendi, Aldudeak Kintoa, Oroz-Betelu, Irati-Mendibeltza, Iguntzeko Mazizoa... dira bertako mendi garrantzitsuenak. Mendi hauek ez dira oso garaiak baina malda handikoen multzoa osatzen dute.

-Pirinioen hego isurialdea: 3 mendikatetan dago zatiturik. Barrualdeko mendikateak, Barrualdeko sakonunea eta kanpoaldeko mendikateak. Lehenengo mendikatea Euskal Herriko Pirinioetako sektorerik garaiena eta hedadura handienetako bat duena da eta berau Orhi eta Auņamendi bezalako mendiek osatzen dute. Barrualdeko sakonunea Irunberritik Iruņaraino luzatzen da, eta Arakil ibaiaren korridoretik jarraitzen du. Azken mendikatea berriz Erreniega, Alaitz, Izko eta Leire bezalako mendiek osatzen dute eta Ebroko sakonunearen gainera datorren Pirinioen parte dira. 

-Pirinioen Ipar isurialdea: Pirinioen ipar isurialdealdeak orografia sinplea du. Mendi-oineko mendikateak altuera galduz doaz ekialdetik mendebaldera luzatu ahala. Pirinioen oinean Senpere, Hazparne eta Amikuzeko zakardietako erliebeak modelatu leun eta monotonoa du ezaugarri.

  • Euskal Herriko mendikateak

Euskal kantauriar mendiak ez dira Pirinioak bezain garaiak, eta egitura norabideetan ere desberdintasunak dituzte. Bi sektore bereiz daitezke:

-Euskal Herriko Mendiak, banalerroaren iparraldean: kostaren paraleloan, Errobi ibaiaren arrotik Barbadun ibairaino (mendebaldean) hedatzen dira. Uren banalerroaren iparraldean, eta kostatik barrualderantz, lau unitate bereizten dira. Kostako mendikate tertziarioa, Kostako ipar antiklinorioa, Bizkaiko sinklinorioa eta Bizkaiko antiklinorioa. Lehenengo mendikatea Getariatik Gipuzkoako ekialdeko muturreraino iristen da. Bigarren mendikatea berriz  Bortzirietako mendikatearen eta Matxitxako lurmuturraren artean dago, eta lerrokadura horretan Ernio, Izarraitz, Arno, Illuntzar eta Sollube dira mendi nabarmenenak. Bizkaiko sinklinorioari dagokionez Punta Galeatik (mendebaldeko muturrean) Bortzirietako eta Aldudeak-Kintoako mazizo paleozoikoetaraino doa, mendebaldetik ekialdera gero eta altuagoak diren tontorrekin. Azkenik Bizkaiko antiklinorioa dugu. Bortzirietako mazizotik Ordunteko mendietaraino (Euskal Herriaren mendebaldeko muturrean) hedatzen den lerrokadura da, Pirinio aurreko mendikateen segida gisa, eta Aralar Aitzgorri, Anboto, Gorbeia eta Ganekogorta eratzen dute. 

                  

-Euskal Herriko mendikate eta arroak, banalerroaren hegoaldean: Mediterraneoko isurialdean kokatuta daude, eta Ebro ibaiaren arroan, Arabararen parte bat eta Nafarroaren erdialde eta mendebaldearen beste bat hartzen duen sinklinal bat du egitura. Berau lau zatitan banatzen da. Arabako Lautada, Mendebaldeko mendikateak, Erdialdeko mendikateak, eta hegoaldeko mendikateak. Lehenengo lautada Pirinio aurreko sakonunea ertainaren jarraipena da, eta Arakil ibaiaren korridorearen bidez egiten du bat Iruņea eta Irunberrirekin. Korridore horretatik doaz Gasteiz eta Iruņea arteko komunikazio bide nagusiak eta Aralarreko eta Entzia Urbasako mendikateen artekoak.

Bigarren mendikateei dagokienez Badaia, Arkamo, Gibixo, Salvada eta Arrato mendikateak mendebaldetik isten dute Arabako Lautada. Erdialdeko mendikateei dagokienez esan behar Arabako eta Nafarroako lurraldeetan zehar hedatzen dira, norabidea mendebaldetik ekialdera delarik, eta Pirinioetako kanpoaldeko mendikateen mendebaldeko jarraipena du, Andina, Urbasa, Entzia, Iturrieta eta Gasteizko mendiak osatzen dutelarik. Azkenik Hegoaldeko mendikateak ditugu. Bertan Toloņo mendikateak bereizten ditu Trebiņoko arroa eta Araba Errioxako eskualdea, Toloņo mendietaraino luzatzen da mendebaldetik eta Kodes mendikateraino ekialdetik. 

  • Ebroko sakonunea 

Euskal Herria Ebroko sakonuneko alderik mendebaldekoenean dago. Iparraldean kantauriar, Andia, Urbasa, eta Izko mendikateak eta hegoaldean Ebro ibaiak mugatzen dute sakonune hori. Ebro ibaiak zeharkatzen du alderik alde, baino sakonunea ez dator bat ibaiaren arroarekin. 

 


LANDARETZA


Euskal Herrian lau eremu bioklimatiko ezberdin daude: Ozeaniarra, Menditarra, Trantsiziozkoa eta Mediterraneo-kontinentaldua. Bertan landaretza askotarikoa da eta hariztiek, artadiek, ameztiek, pinudiek, haltzadiek eta pagadiek osatzen dute.

  •  Eremu bioklimatiko Ozeaniarra

Euskal Herriko iparraldetik hedatzen da. Klima hezea eta epela dagoen lekuetan egoten da, bertan zabaltasun termikoa txikia delarik. Zati hauek bereizten dira:

-Paduretako landaretza: Gizakien jardueraren ondorioz hedadura eskasa du. Paduretan ibai eta itsasoko urak bat egiten dute eta landareak oxigeno eskasiari eta gazitasunari egokituta daude. Bertan dauden landareak Salikaria, ihiak, lezkak eta milizkak dira.

-Erriberako landaretza: Baso arruntenak haltzadiak dira, baino industria eta nekazaritzaren ondorioz gutxitu dira, hala ere ibai zatietan batzuk aurki ditzazkegu. Haltzadiak haltzek osatzen dute alegia, honeiz gain, lizarrak, sahatsak, lupua eta huntza aurki ditzakegu.

 

-Hariztia:Hau ere gizakiaren ondorioz asko urritu da. Baso hau, haritz kaodunez osatuta dago, baso argitsua da eta lurtzoru hezeak eta prezipitazio erregularrak behar ditu. Zuhaizka estratuan gorostia, elorri zuria eta txilarra aipa daitezke. 

-Harizti-lizardia: Baso hau haran estuetan eta malda handiko mazeletan egon ohi da. Espezie gehienak haritz kanduduna, lizarra, intxaurrondoa, astigarra, gaztainondoa, zumarra, pagoa eta urkia dira. 

-Kantauriar artadia: Baso hau kararrien gainean egoten da, leku epel, aireztatu eta malda handikoetan. Artadi ondo kontserbatuak baso sarriak dira, oihanpe ugariagatik sarbide zailekoak eta  babes bikaina dira faunarentzat. Artea da baso horretako espezie nagusia. 

  • Eremu bioklimatiko menditarra

Erro, Urrobi, Irati, Zaraitzu eta Erronkariko haranetan zehar hedatzen da, eta 1000 metrotik gorako mendikaldeetan. Tenperatu baxuak eta prezipitazio handiak dituzte, eta bertan Pagadia, Pinu gorrien pinudiak, Izeiak eta izeidiak dituzten pagadiak, piņu beltzen piņudiak eta mendi larrea. Lehenengoa klima ozeaniarreko eta trantsiziozko eskualdeetan zehar izaten da. Ingurugiro hezetasun handia behar dute eta alde lehorragotan bakarrik ordezkatzen dituzte ameztiek.Urbasa, Kintoa eta Toloņo mendikateko pagadiak ospetsuak dira.

Piņu gorrien piņudiak batez ere Pirinioetan ageri dira. Piņugorriak hedatzen ari den espeziea da, zabaltasun ekologikoagatik eta bestetik jarduera antropikoari esker, bai zuzena ( espezie hau landatzen delako) eta bai zeharkakoari (hosto erorkorrak botatzen direlako).

Izeiak eta izeidiak dituzten pagadiak monoespezifikoak osatzera jotzen du, baino pagoa basapiņua edo piņu beltzarekin ere azaltzen da. Nafarroako Pirinioetan izeidun pagadia aurki daiteke.

Piņu beltzak ondo eramaten ditu izozte handiak eta elur gisako prezipitazioak. Altuera handietan aurki genezake eta hoietan altuera galtzen du. 

Azkenik mendi larreak ditugu. Hauek Nafarroako Pirinioetako alderik gorenetan daude. Han baldintza klimatiko gogorrak daude eta basoa osatzea ezeztatzen du. 

  • Eremu bioklimatiko trantsiziozkoa  

Pirinio aurreko arroa hartzen du eta zabaltasun termikoa klima ozeaniarrekoa baino handiagoa da eta prezipitazioak urriagoak. Bi partetan bereizten da: ameztia eta erkameztia. 

-Ameztia: Lur zoru kareatsu, azido eta ondo drenatuak hartzen ditu eta baldintza egokiak ditu eremu horietan hazteko. Araban batez ere mendietan aurki genezake. 

-Erkameztia:Baldintza desegokietan hosto txikiagoak izaten ditu. Artearen eta ezpelen ondoan izaten da. Lehen, haranen sakonaldeetan zeuden baina orain nekazaritzagatik muino harrizuetan aurki genezake. Basoetan ugaltzen hasita daude. 

  • Eremu bioklimatiko mediterraneo-kontinentala 

Ebroko sakonunean dago eta kontraste handiko klima du,udak lehor eta beroak dira eta neguak hotzak eta prezipitazo nahiko lehorrekin. Hauek bereizten ditugu: Erriberako basoa, karraskadiak eta alepo piņuen piņudia.

Erriberako basoan zumarra da espezie nagusia. Honen ondoan  lizarra edo makala agertzen dira, uda lehor eta berora egokitutako espeziea baita.

 

Karraska espezie hosto iraunkorra da, klima mediterraneo kontinentalduan. Zuhaitz-estratuan karraska, erkamentza eta gurbitza ageri dira eta zuhaiska estratuan abaritza eta ipurua. Ebroko sakonunean suntsitu egiten dute, horregatik aztarna bakan batzuk besterik ez dira agertzen. 

Alepo piņudia lur zoru pobretan hazten da, aurrez karraskadiak egondako lurretan. Ez du baso sarria eratzen, eta argiak sarbide erraza du, bera inguratzen dute landareek eguzkia maite bait dute. Ebroko sakonunean ageri da, hala Bardeetan nola Araban. 

 


 IBAIAK


Euskal Herriko ibaiak bi isurialdeetan banatzen dira: 

  • Bizkaiko golkorako isurialdea

Ibai hauek abiadura handia hartzen dute eta igadura handia izaten dute distantzia motzetan desnibel handiak daudelako. Arro hidrografiko txikia dute hegoalde iparralde norabidean.

Emari ezpezifioak handiak dira, ozeanoaren eraginagatik euri erregimenak nagusiak baitira. Neguan emari horiek handiak izaten dira eta udan ere ez dira oso txikiak. Emaria prezipitazioari hestu lotuta dago. Elurrak ez  eragin handirik, baina batzutan salbuespen batzuk daude.

  •   Isurialde mediterraneoa

Ibai hauetan terrazak sortzen dira beren desnibela txikia delako. Ibai hauek Ebrora jotzen dute eta hauen norabidea iparraldea hegoaldea da. Irati eta Arga dira emari handienak duten arroak, besteak urriagoak izanik.

Euri erregimenak garrantzi handia izaten du, udan agortze aldiak gertatzen dira eta neguan berriz beste isurialdetan baino eragin handiagoa dute.