Amets egiten dute yonkiek tripi elektrikoekin? (Philip K. Dick)

Agian idazle gutxi eduki dute hainbeste eragina gaurko zientzia fikzioan eta hala ere guztiz ezezaguna da jende gehienarentzat. Ezagutzen ez dutenentzat, derrigorrezkoa da bi filme aipatzea. Lehena Blade Runner da, Ridley Scott-ek zuzenduta eta Harrison Ford-ek protagonizatuta, Philip K. Dick-en "amets egiten dute androideek ardi elektrikoekin?" elaberrian oinarrituta dago. Elaberria eta filmea nahiko ezberdinak badira ere, Philp K. Dick-ek bere elaberrian egiten zuen erreflexioa mantentzen da filmean: makina eta gizakien arteko ezberdintasunak murriztuko diren etorkizun batean zer bereiztuko gaitu makinetatik? edo beste era batean esanda: kanpoko itxura alde batera utzirik zer da gizakiak egiten gaituena? Beste filmea Total Recall da, Paul Verhoven-ek zuzenduta eta Arnold Schwarzenegger-ek protagonizatuta, Philip K. Dick-en ipuin batean oinarrituta dago. Filme honen efektu berezi eta ekintza eskenen azpitik begiratzen badugu Philip K. Dick-en ohizko gaiak aurkituko ditugu, batez ere bere lanetan oinarrizkoa izan den gai bat: zer da errealitatea? nola jakin ahal dugu gure zentzuek erakusten diguna erreala denik? Eta gai honek, printzipioz, Philip K. Dick-ekin zerikusirik ez daukan filme batera eramaten gaitu: Matrix. Filme hau ez dago Philip K. Dick-en lan batean oinarrituta eta hala ere Dick-en eragina nabarmena da. Dick-en aurretik zientza fikzioa guztiz errazionalista zen, gure zentzuek erakusten diguna errealitatea dela esaten zuen, baina Philip K. Dick-ek zalantza hau ezarri zuen: eta gure zentzuek erakusten diguna erreala izan ez balitz? galdera honek aukera anitz zabaltzen zuen zientzia fikziorako. Matrix filmeak Philip K. Dick-ek zabaldutako ate bat zeharkatu zuen. Badago beste filme bat Philip K. Dick-en lan batean oinarrituta Screemers, Bigarren barietate ipuinean oinarrituta. Filme hau porrot bat izan zen, baina oinarritzat hartu zuen ipuinak beste filme ospetsu batera eramaten gaitu. Ipuinaren argumentoa hauxe zen: etorkizunean hirugarren gerra mundiala heltzen da, baina gerra hau ez da soldaduekin egiten makinekin baino. Eta makinek, kontrolitik kanpo, bizia duen guztia hiltzten dute, gizateria osoa desagertaraztearekin mehatxatzen. Makinak beste makinak egiteko gai dira eta laster makinen barietare berezi batzuk sortzen dute. Bariete horiek gizaki itxura daukate eta gizakien artean ibil daitezke susmoak piztu gabe, haien babeslekuetan sartu eta han aurkituko dituen gizaki guztiak akabatu. Istorio honek James Cameron-en Terminator filmea ekartzen digu gogora eta kreditu tituluetan Philip K. Dick-en izena agertzen ez bada, eragina nabarmena da. Beraz, argi dago, nahiz eta Philip K. Dick idazle ezezaguna izan jende gehienarentzat gaur egun egiten den zinemak zor handia dauka harekin.

Zientzia Fikzio literaturan Dick-en eragina handia izan da. 80. urteetan William Gibson idazleak ziberpunk izeneko subgeneroa sortu zuen, zientzia fikzio barruan, Neuromante elaberriarekin. Ziberpunk nobelen giroa antza handia dauka amets egiten dute androideak ardi elektrikoekin? elaberrian agertzen zenarekin. Istorio poliziakoak izan ohi dira etorkizun ilun eta dekadente batean. Makinen eta gizakien arteko nahasketa agertzen da ere, baina beste era batean. Hemen gizakiak makinei konektatzen dira giza-burmuina ordenagailuen terminal bihurtuz. Ziberpunkarekin batera termino berri bat agertu zen: ziberespazioa. Ziberespazioa Internet baino gehiago da. Errealitate birtuala da, espazio bat non gizakiak sarean sortutako mundu birtualean sartzen dira. Mundu horek ez du existentzia fisikoa, baina gure zentzuek erreala balitz bezala antzematen dute. Philip K. Dick-en ideiak gaurkotuta agertzen dira hemen. Errealitatea errelatiboa da.

Baina, bada garaia Philip K. Dick-ez hitz egiteko. Zientzia fikzioari bide berriak zabaldu zizkion egilea.

Bizitza

Lana

aurkibidera