Philip K. Dick. Bizitza

Chicagon jaio zen 1928ko abenduaren 12an. Jane izeneko Arreba bikia eduki zuen, baina aste batzu ondoren hil zen. Lau urte zeukanean bere gurasoak dibortziatu ziren, berak bere amarekin geratzen. Bi gertaera hauek eragin handia eduki zuten Dick-engan. 40. hamarkadan, Philp gaztea eta bere ama Berkeley bizitzera joan ziren, garai hartan Philip-ek zientzia fikzioa irakurtzen eta idazten hasi zen eta bere lehen ipuinak Berkeley Gazette-n argitaratu zuen. Gazte gaixotua eta neurotikoa izan zen. 18 urte zeukanean bere amatik independizatu zen eta disko-denda batean hasi zen lan egiten. Zientzia fikzio ipuinak idazten jarraitu zuen eta 1951 urtean idazle profesionala izateko erabakia hartu zuen. Literatura orokorra idazten saiatu zen, baina ez zuen ezer argitaratzea lortu. Zientzia fikzio arloan, ordea, ipuin asko saltzea lortu zuen. 1954 bere lehen elaberria argitaratu zuen Eguzki Loteria. Baina bere arrakasta 1962 hasi zen, bere elaberria Gizona Goiko Gazteluan zientzia fikzioko sari nagusia lortu zuenean, Hugo saria . Baina bere bizitza profesionala gora zihoan bitartean bere bizitza pertsonala ezkontza eta dibortzioen kate batean erortzen zen. 4 aldiz ezkondu zen. Bere lehen ezkontza, sei hilabete iraun zuen bakarrik. Bigarrena zoriontzuagoa izan zen. Emaztea Kleo deitzen zen eta zoriontsu bizi ziren Philip-ek auzoko batez maitemindu zen arte. Auzoko Anne deitzen zen eta alargun gazte bat zen. Philip-ek Kleo-z dibortziatu zen eta Anne-kin ezkondu zen. Baina Anne-kiko bizitza ez zen hain zoriontsu izan. Maitasun eta gorrotoaren harreman bat sortu zen haien artean eta hau Philip-en eraberrietan isladatu zen, emakumezko pertsonai gaizto eta suntsitzaileen eran. Harreman hau paranoiara eraman zion eta Anne bere lehen senarra hil zuela eta orain bera hil nahi zuela pentsatzen hasi zen. 1964ean dibortziatu ziren. Hala ere dena ez zen negatiboa izan, Anne-rekin bere lehen umea eduki zuen, Laura, eta profesionalki bere bizitzaren denboraldi emankorrenetariko bat izan zen.

1964ean San Francisco-ra joan zen. LDSrekin hasi zen experimentatzen eta gero anfetaminetara pasatu zen. 1966ean bera baino hamar urte gazteagoa zen neska batekin ezkondu zen. Nancy deitzen zen eta harekin ume bat eduki zuen, Isa. 70. hamarkadaren hasieran Philp K. Dick-ek bere bizitzaren aldi ilunenetariko bat pasatu zuen. Drogak zirela-eta nazkaturik emazteak utzi zion umea eramaten. Norbaitek bere etxean sartu zen, bere pertenentzia guztiak suntsitzen. Philip-ek CIA bere atzetik zebilela hasi zen pentsatzen. Drogak eta paranoiak bukaerarik gabeko zulo batera eramaten zioten. Bere buruaz beste egiten saiatu zen. Gero desintoksikazio tratamendu batean sartu zen eta bizitza berri bat hasi zen. Tessa-rekin ezkondu zen eta ume berri bat eduki zuen, Cristopher. Bere experientzia drogekin elaberri batean kontatu zuen: Begirada bat Iluntasunera. Ondoren aldi mistiko bat hasi zen Philip-en bizitzan. Erligioarekin obsesionatu zen, paranoia berriak sortzen. Bere azken elaberriak obsesio hauk isladatzen zuten, ezagunena Valis izaten. 1982ean Philp K. Dick hil zen 53 urterekin, bihotzeko batez. Hil aurretik bere oneritzi eman zion Amets egiten dute androideek ardi elektrikoekin? elaberriaren adaptazio zinematografikoari. Baina ezin zuen ospea emango zion filmea bukatuta ikusi: Blade Runer.

aurkibidera