| Zer da NetBIOS-a ?
|
Lehengoz NetBIOSa (Network Basic
Input/Output System), IBM eta Sytek eraiki zuten API (Application Programming
Interface) bat lez, bezero softwarra LAN errekurtsoak erabili ahal izateko. Ordutik
ona, NetBIOSa sare aplikazio askoren basea bilakatu da. Sentzu estriktoago batean,
NetBIOSa sare serbitzuak erabili ahal izateko espesifikazio interface bat da.
|
NetBIOS programak, sare baten sistema operatiboa hardwarerekin konektatzeko sortu zen
softwarra, IBMren token ring arkitekturan jardutea ahalbidetzen du. Gaur egun
NetBIOSa industri standar bat bihurtu da, NetBIOSekin kompatible diren LANetaz
hitzegiten delarik.
|
Sare aplikazioak beraien artean komunikatzea eta datuak trukatzea ahalbidetzen du.
Basikoki aplikazioak sarearekin hitzegitea usten du. Honekin aplikazioak edozein
hardwarraren dependentziaz aldentzen dituelarik.
|
NetBIOS LAN ingurune baten, ordenagailuak izen batekin ezagutzen dira sistema
barnean. Ordenagailu bakoitzak betirako izen bat eukiko du, izena era ezberdinez
programatzen delarik. NetBIOS LAN batetan aurkitzen diren PC-ak sesio bat irekita
edota NetBIOS datagram edo broadcast metodoak erabilita komunikatzen dira. Sesioaren
bidez mesu luzeagoak bidali daitezke eta akatz detekzio eta zuzenketa ahalbidetzen
du, bainan komunikazioa bat-bateri moduan egiten da. Alderantziz datagram eta
broadcast metodoek ordenagailu bat beste askorekin komunikatzea onartzen dute,
mezuaren luzeera txikiagoa izan behar bada ere. Azken metodo hauekin ez dago akatz
detekziorik. Dena den, datagram metodoarekin komunikatzeko ez da sesiorik ireki
behar.
|
Ingurune hauetan egiten diren
komunikazio guztiak NetBIOS-i Network Control Blocks (NBC) moduan heltzen zaizkio. NBC
hauen asignazioa ordenagailuren memorian, programa erabiltzailearen arababera izaten
da. NBC hauek input eta output-erako gunetan banatuta daude.
|
Gaur egun NetBIOSa oso protokolo erabilia da. Ethernet, Tokenring eta IBM PC Networks
inguruneetan erabilgarria da. Esan dugunez asieran aplikazioa eta sarearen arteko
interface bat izan zen, baina denborarekin "garraio" funtzioak gehitu zaizkio
erabilgarriagoa eginez.
|
NetBIOSen konekzio gabeko (UDP) eta konekziodun (TCP) komunikazioak onartzen dira.
Broadcasts eta multicasting ere erabili daitezke eta hiru serbitzu eskeintzen ditu:
Izen ematea, Sesioa eta Datgram.
|
| NetBIOS Izenak
|
NetBIOS izenak sare baten errekurtzoak
identifikatzeko erabiltzen dira. Aplikazioak sesioak ireki eta ixteko erabiltzen
dituzte. Ordenagailu batetan aplikazio bat baino gehiago alokatu daiteke, aplikazio
bakoitza izen bakarra duelarik. Aplikazio bat daukan PC bakoitzak bere NetBios izena
eukiko du. Izen hau erabiltzaileak emandakoa edo NetBIOSaren barne erabilpenaren
araberakoa izango da.
|
NetBIOS izenak gehienez 16 hizki
alfanumeriko eukiko dituzte. Eta hizki hauen konbinazioa bakarra izan behar du
sarearen barruan. NetBIOS erabiltzen duen PC bat sarean ibili baino lehen, PC hori
bere izena erregistratu behar du. Ematen diren pausuak hauxek dituk:
|
1. Asieran, bezeroak bere eta bere
NetBios informazioa broadcast egiten, sarean dauden beste bezero guziak har dezaten.
2. Sareko beste bezero bat izen berbara
euki ezgero, bezero hori bere broadcast-a egingo du izena hartuta dagola erakutsiz.
Sartzen saiatzen den bezeroa bere erregistro prosezua bertan bera utziko du.
3. Ezezko erantzunik ez badago,
bezeroak bere erregistro prosezua bukatuko du.
|
|
Bi izen mota daude NetBIOS igurune
batetan: Bakarrak (Unique) eta Taldeak (Groups). Izen bakar guziak bakarrak izan behar
dute sarearen barruan. Alderantziz talde izenak ez dira bakarrak izan behar eta talde
izena duten prosezu guziak talde osoarenak dituk. NetBios nodo bakoitzak nodoak jabe
den izen guzien tabla bat dauka.
|
Naiz eta NetBIOS 16 hizkiko izenak
ahalbidetu, Microsoftek (Ad. Windows NT) izen hauek 15 hizkira murristen ditu,
16garrena erabilpena identifikatzeko erabiltzen duelarik.
|
NetBIOS-en erregistraturiko serverren
izenak eta zerbitzuak ikusi nahi badituzu (nork eta zertako beharko luke horrelakorik?)
erabil ezazu NBSTAT ;-)
|
nbstat -A [ipadress]
nbstat -a [host]
|
| NetBIOS Sezioak
|
NetBIOS sezio serbitzuak, erabiltzaile
prosezuari konekzio moduko serbitzu seguru eta guztiz bikoitza ezkeintzen dio.
NetBIOSak prozezu bat bezeroa (client) izatea eta bestea serbitzu emailea (server)
izatea beharrezkoa du. NetBIOS sesioa irekitzeak bi ordenagailuen arteko aurrez
finkatutako kooperazio modua suposatzen du. Aplikazio bat entzun komando bat bidali
behar izan du, besteak dei komandoa bidaltzerakoan. Entzun komandoak bere NetBIOS
taulan (edo WINS serverran) agertzen den izen bat eskeiniko du, honez gain sesio parte
hartzaile moduan identifikatzeko edozein aplikazio erabili beharko duen urruneko izena
(remote name) ere bidaliko du. Entzulea entzuten ez badago deia bertan bera usten da.
Alderantziz deia arazorik gabe heltzen bada, bi ordegailuek sesioa eraiki dela
ziurtatzen duen mesu bat hartuko dute. Mesu honetan ireki berri den sesioaren IDa ere
emango zaie. Sesioaren bukaeran edozein aplikazio eskegi komando bat bidali dezake.
Sezio serbitzuarentzat ez da egongo fluxu kontrolik, suposatzen bait da LAN bat emango
den trafiko guztia garraiatzeko bezain arina dela.
|
NetBIOS Datagramak
|
Datagramak izen bati edo talde bateko
partaide guztiei bidali daiteke edo ta LAN baten partaide guztiei eskeini (broadcast).
Beste datagram zerbitzuak bezala NetBIOS datagramak konekzio gabekoak eta kofidantza
gabekoak dira. Send_Datgram (bidali) komandoak hartzailearen izena behar du. Hartzailea
talde izen bat ba da, orduan taldearen partaide guztiek hartuko dute datagrama.
Receive_Datagram komandoa bidaltzen duenak zein izenetik hartu nahi duen datagrama
esan behar du, datagramaren datuez gain. NetBIOSa Datagrama bat hartzen badu eta
Receive_Datagram komandorik ez badago itxoiten datagrama baztertu egingo du.
|
Send_Broadcast_Datagram komandoak sare
lokalan dauden NetBIOS sistema guztiei bidaltzen die Datagrama. Datagrama hori NetBIOS
nodo batek hartzen duenean Receive_Broadcast_Datagram komandoa bidali duen prosezu
orori bidaliko dio. Horrelako prozesurik ez badu aurkitzen Datagrama bastertuko du.
|
NetBIOSa aplikazio bat beste dispositibo
batekin sesioa eratzea ahalbidetzen du, eta sare protokoloak beste makina batera edo
batetik eskakizun bat bidaltzea usten du. NetBIOSa ez ditu datuak aldatzen. NetBIOSa
egiten duena sare protokoloari interfase bat eskeintzen dio serbitzu guzi hoiek burutu
ditzan, bainan EZ da protokolo bat, interfase eta protokoloaren arteko loturak
batzutan konfusioa sortarazten badu ere.
|
Sare protokoloek beti sare barneko
serbitzu bat lokalizatzeko eta berarekin konektatzeko metodo bat edo gehiago eskeintzen
dituzte. Normalean, serbitzu edo nodo izen bat sare helbide batetan aldatuz lortzen da.
NetBIOS izenak IP helbitan aldatu behar dira TCP/IP konekzio bat burutu baino lehen.
NetBIOS aplikazio gehienek operazio hau broadcast edo LMHOSTS artxiboak erabiliaz
burutzen dute. Microsoft ingurune batean, honez gain WINS izeneko NetBIOS izen severra
erabili ohi da.
|
NetBEUI
|
NetBEUIa sare-OSek (network Operating
System) erabiltzen duten NetBIOS protokoloaren bertzio hobetua da. Garraio sistemaren
estandarizazio bat suposatzen du (NetBIOSen agertzen ez dena). NetBEUI OSI LLC2
protokoloa implementatzen du. Protokolo eta Interface hau IBMek diseinatu zuen bere
LanManager severrarentzat, geroago Microsoftek bere sare produktuentzako bereganatu
zuelarik. Goi mailako softwarra mesuak, NetBIOSen protokolo sistemaren bidez, nola
bidali eta hartzen dituen espefikatzen du.
|
NetBIOSen Helmuga (Scope)
|
NetBIOS helmuga ID-ak NetBIOS TCP/IP-ren
barrutirako izen zerbitzu gehigarria (NBT deritzo) eskeintzen du. NetBIOS helmuga
ID-aren lehen funtzioa, NetBIOSen trafikoa sare bakar batean nodo ezagun batzuri
murristea litzateke. Hau da, NetBIOS helmuga ID berbera duten nodoei. NetBIOS helmuga
IDa NetBIOS izenaren gehigarri bat da. Host bi NetBIOS helmuga ID berbera euki behar
dute beraien artean komunikatu ahal izateko. Honela bi ordenagailu NetBIOS izen berbera
euki dezakete NetBIOS helmuga ID ezberdina badute. Helmuga IDa NetBIOS izenaren parte
biurtzen da, izena bakarra eginez.
|