Zer da TCP/IP-a ?

TCP/IP-a ordenagailuak dituzten errekurtsoak sare baten barruan konpartitzea ahalbidetzen duen protokolo familia da. TCP/IPren bidez ordenagailuek beraien artean komunikatu daitezke, sistema operatiboaren eta ekoizlearen dependentziarik gabe.


Protokolo familia hau Internet Protokolo Kolekzioa deitu ohi da. TCP eta IP, kolekzio honetako bi protokolo dira. TCP eta IP protokolo ezagunenak direnez familia guzia izendatzeko TCP/IP erabili ohi da.


Internet sare ezberdinen batuketa da, Arpanet, NFSnet, sare erregionalak, Unibertsitate eta Ikerketa sentrutan dauden sare lokalak, sare militarrak eta gero eta ugariago diren korporazio pribatuen sareak batzen ditu. Internet-en barruko sare batzuk EEBB-ko defentsa departamentuak kontrolatzen ditu eta DNN (Defense Data Network) izenaz esagutzen den sarea osatzen dute. Azken honen barruan Arpanet ikertzaile sarea eta beste sare militar batzuk aurki daitezke. Beraz sare guzti hauek beraien artean konektaturik daude, horrela erabiltzaileek batetik bestera mesu bat bidali dezakete, sekuritate edo beste era bateko errestrikzioak dauden lekuetara izanezik.


Ofizialki , Internet protokolo dokumentuak interneteko komunitatea beraien erabilpenerako artutako estandarrak dira. Edozein izena ematen zaiola ere, TCP/IP-a protokolo familia bat da. Batzuk, aplikazioek behar dituzten behe mailako funtzioak eskeintzen dituzte (IP, TCP, UDP). Beste batzuk ekimen presizu batzuk burutzeko behar dira, adibidez fitxero trasferentziak, mailak bidali edo beste ordenagailu batetan konektaturik nor dagoen begiratzeko. TCP/IP-ren zerbitzu garrantzitzuenak hauxek dituk:


Fitxero trasferentzia (File Transfer)

Fitxero Trasferentzia Protokoloak (FTP) ordenagailu baten erabiltzaileak beste urruneko ordenagailu batetik fitxeroak hartzea eta bidaltzea ahalbidetzen du. Sekuritatea, erabiltzaileari urruneko ordenagailuan sartzeko erabiltzaile izena eta password bat eskatuz burutzen da edota sarrera anonimoa onartzen duen sistema bati konektatzea eskatuz. FTParen bidez izki mota ezberdin, fitxero amaiera (end of file EOF) kodigo ezberdin ... erabiltzen dituzten ordenagailuak konektatu daitezke. Beraz FTPa beste ordenagailu baten fitxeroetara heltzeko, nahi duzun momentuan erabiltzen duzun utilitatea da. Fitxeroa zure ordenagailuan kopiatzeko erabiltzen duzu eta bertan kopia lokalarekin lan egingo duzu.


Urruneko Sarrera edo logina (Remote Login)